Frantziako Estatuko EDF konpainia estatalaren hainbat erreaktore ixteko prest agertu da Nicolas Hulot Energia eta Ingurumen ministroa. Iturri nuklearrak %75etik %50era jaisteko borondatea agertu duen arren, ez du ez datarik, ez zifra zehatzik eman. Bien bitartean, Pirinioen bestaldean bestelakoa da bide ofiziala: lizentziak berritzeko denbora gehiago izango dute zentral nuklearrek Espainiako Gobernuak indarrean sartu duen araudiaren arabera. Irudian, Frantziako Loira haraneko koltza zelaiak eta atzean Chinon zentral nuklearreko tximinietako lurrina.
Argazkia: Álvaro Minguito
Testua: Axier Lopez