Zergatik egiten dugu geure Black Friday, Cyber Monday, Halloween eta kontsumoa handitzeko AEBetatik datozkigun moda berri oro? Zergatik guk hartzen dugu haiena eta ez alderantziz? Galdera erretorikoa da, bai. Munduan buruko gehien kontsumitzen duen gizartetik datoz ekimenak eta mugarik gabeko kontsumoa behar, ranking horretan lehena izaten jarraitzeko. Eta hala, Euskal Herria ere salmenta-gune duten multinazionalen interesek bultzatuta, haien menpeko hedabide publiko eta pribatuen ezinbesteko laguntzari esker, marketing kanpaina izugarria sufritu izan dugu egunotan. Erosteko. Jakinarazteko belztutako ostiral batean erostea zer ona den. Zernahi dela ere. Eta, momentuz, funtzionatu duela dirudi. Nahiago baitugu Thailandian egindako praka polit hori 2 euro merkeago erostea, etengabeko kontsumoren kalteei begietara begiratzea baino.
Argazkia: Olmo Calvo
Testua: Axier Lopez