Helduleku bat zulo beltzean

Errefuxiatuen krisiak ez du etenik, komunikabideetan haren oihartzuna apaldu bada ere. Mediterraneoa munduko hobi komunik handienetakoa da. Inoiz ez dugu jakingo zenbat lagun ito diren itsasoan, bizimodu hobe baten bila. Errefuxiatuen krisiari aurre egiteko, Europar Batasunak mugen kontrolera bideratu du indar guztia, polizia eta militarren presentzia handituz. Baina, zorionez –mugez, legez eta jurisprudentziez harago– badira pertsonengan arreta jartzea nahiago duten  herritar eta eragileak. Irudian: Lifeline salbamendurako itsasontzia Libiako kostalde inguruetan. Maydayterraneo-Aita Mari Zubia proiektuaren parte da, besteren  artean, Gipuzkoako SMH boluntario taldeak sustatutakoa.

Argazkia:
Santi Donaire
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.