Politikan ez da gauza politikan zioen Lazkao Txikik. Seguruena katalan independentistek arrazoia emango liokete urtarrilaren 30ean Parlamentuaren inguruan bizi izandakoa eta gero. Beste behin ere, kupula politiko batek erabaki zuen gehiengoak boz bidez presidente hautatukoa baztertzea. Eta agian betiko. Alderdi independentisten batasuna urratu zuten, eta larriagoa dena, milaka herritarren artean frustrazioa eta noraeza zabaldu. Espainiako politikagintzan, baita Euskal Herrikoan ere, ohikoa da politika egiteko era bertikala: gutxi batzuek bulego batean erabakitzea herritarren izenean. Espainiako politikagintzan txapeldunak izan dira, baina “politika zaharra” uste baino zabalduago dagoela agerian geratu da. Batasuna, desobedientzia, abilezia eta determinazioa eskutik joan direnean azkartu da prozesu independentista. Baina horretarako, prozesuaren motorrak, herritarrek, hitza eta erabakia eduki behar dute.
Argazkia: Jordi Borràs
Testua: Axier Lopez