“Ez kezkatu pentsioengatik, zure txanda heltzen denean ez da jubilaziorik izango eta”. Zeinek ez du inoiz entzun horrelako sasi txantxarik? Gazte askok, kontzientzia soziala dutenetik, murrizketa baino ez dute ezagutu, “ongizate-estatua” totemaren etengabeko inausketa, besterik. Azkena, pentsioen kutxa hustu dutenez, nominak izoztea izan da. Eta hala, aspaldi ikusi gabeko irudiak sortu dira egunotan. Adineko jendea masiboki kalean. Haserre. Haien bizitza eta ondoren etorriko direnena duintzeko asmoz. Irudian, Bilboko manifestazio jendetsua.
Argazkia: Klaus Armbruster
Testua: Axier Lopez