Protestak abiatu dituzte Gipuzkoan Zara dendetako langile ugarik, lan baldintza prekarioak salatzeko. Inditex ez dago prest hitz egiteko opor egunez, lanaldiaz, ordutegiaz eta larunbatak libratzeaz, besteak beste. Amancio Ortega da jabea, munduko seigarren pertsonarik aberatsena eta herrialdez herrialde prekarietateari zukua ateatzen dion horietako bat. Protesta abiatu duten egunean sorpresa eraman dute, hainbat enkargatu eta lankide lan baldintza duinen eskaerari bizkar ematera atera direnean publikoki. Irudian, lazo orlegia soinean duen emakumea kargua hartzen ari zaio horietako bati, beraiek baino baldintza okerragoetan daudenak babesteko eskatuz.
Argazkia: Dani Blanco
Testua: Lander Arbelaitz