Hiltegietako irudiak publiko egiteak kaltea eragiten dietela jakitun, animaliak hiltzea negozio bilakatu duten arduradunek hermetismo handia ezarri dute hiltegien inguruan. NOR talde antiespezistako kideek urte eta erdi eman dute Euskal Herriko eta inguruetako hiltegietako jarduna ikertzen, ezkutuan, eta ondorioak zabaldu dituzte: urtero munduan hiltzen dituzten 70 mila milioi animalietatik, 100 milioi inguru Euskal Herrian hiltzen dituzte, eta oro har, langileen baldintza prekarioetan. Gogoeta piztu nahi dute, gizakiok hausnar dezagun zer botere-harreman dugun beste espezieetako animaliekin. Eta egiari zor, bada zer pentsatua: hainbeste maite dugun xerra edo hanburgesa hori jan ahal izateko, aurretik guk geuk, geure eskuekin, animalia hil beharko bagenu… zer egingo genuke?
Argazkia: NOR taldea – Tras los Muros
Testua: Axier Lopez