Besarkada erraldoia

Europako hauteskundeen atarian, Herrien Besarkada irudikatu dute Europako hainbat txokotan. Gurean, Biarritz, Donibane Lohitzune, Hazparne, Iruñea eta Durangon (irudian). Migratzaileen eskubideak aldarrikatu, faxismoa arbuiatu eta Europako migrazio politikak salatu dituzte. “Europan kriminalizatu egiten dute errefuxiatu eta migratzaileenganako elkartasuna. Horregatik hartzen dugu elkarrekin bizitzeko konpromisoa, gorroto eta bazterkeriazko politikak errefusatzekoa eta gizatasuna eta elkartasuna defendatzekoa”, adierazi dute antolatzaileek.

 

Argazkia: EkinKlik

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.