Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako eguna izan da maiatzaren 17a, aldarrikapen eguna munduko txoko ugaritan. Mexiko Hirian adibidez, musu maratoia egin dute (argazkian). Gurean, mobilizazioetatik harago, datuak ere ezagutu ditugu. Zaharrak berri: LGBTIfobiari lotutako eraso eta gorroto delituek ez dute etenik. Aske maitatu nahi dutenen borrokak ere ez du etenik, ordea: Harro! Transmaribibollo Plataforma jaio berri da, lan eta zaintza sareak sortu eta erasoen aurrean erantzun erreala ematea helburu.
Argazkia: Sashenka Gutiérrez / Alamy Live News
Testua: Mikel Garcia Idiakez