22 urteko langile bat hil da larunbatean Bartzelonako errepideetan Glovo garraio-enpresa multinazionalarentzat lanean ari zela. Suminak lankideen protesta eragin du enpresaren egoitzaren aurrean. Glovo eta Deliverooren moduko enpresetako langileak prekarietatearen aurpegi bilakatu dira. Langileen eskubide gabeziaren aurkako ahotsak gero eta ugariagoak dira. “Autonomo faltsuak gara eta gure lanaren esklabo bihurtzen gara, autonomo kuota ordaintzeko ahalik eta lan gehien egitera eramaten gaitu eta horrek presioa handitzen du non eta oso arriskutsua den eremu batean: errepidea”.
Argazkia: Paco Freire | La Directa
Testua: Axier Lopez