Kontzertu berezia eskaini du Berri Txarrak taldeak Bilboko Kobetamendin. Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirrek 20.000 lagunetik gora batuz agerian utzi dute berriro ere euskarazko musikagintzan fenomeno kultural bilakatu direla. Aurreko egunean amaitu den BBK Live festibalaren azpiegitura baliatu dute eta Urbizuk oholtzatik keinu egin zien langile nekatuei beren lan baldintzak salatuz. Dozena bat gonbidatutik gora pasa ziren agertokitik hiru ordutik gorako emanaldian eta denen artean errepasoa eman zioten diskografiari. Argazkian momentu beroetako bat, Anari eta Karlos Osinaga ‘Txap’ Oreka kantuan kolaboratzen.
Argazkia: Ibai Arrieta
Testua: Lander Arbelaitz Mitxelena