Datorren irailaren 16an hasiko da Madrilen 47 euskal herritarren aurkako 11/13 makroauzia. Berriz ere “dena ETA da”, Auzitegi Nazionala, atzoko TOP auzitegi frankista, garai hartako egungo aztarnarik biziena, euskal herritar, katalan edo dena delako disidentzia zigortzeko tresna ondo olioztatua. Bost gasteiztar ere badira auzian eta, aliatu mediatikoen laguntzaz, ehunka herritarrek irailaren 7an ur olatu erraldoia eragin zuten Gasteizen hauek munstroaren atzaparretatik askatzeko. Amaitzeko, 600 ur puxika jaurtiz Paperezko Auzitegia suntsitu zuten salbuespen politiken amaiera aldarrikatuz.
Argazkia: Dospordos
Testua: Xabier Letona