Geopolitikaren narkoak

Mexikoko Estatuak narkoaren aurkako gerra abiatu zuenetik hamahiru urtera, AEBetako presidente Donald Trumpek iragarri du lanean ari direla kartelak terrorista gisa izendatzeko. Hartara, Ekialde Hurbilean bezala, haien aurkako operazio militarrak egiteko, besteak beste. Mexikoko subirotasunaren aurkakotzat jo du Obrador presidenteak.

Irudian: Chihuahuako Ciudad Juárezen AA karteleko sikario bat, hilik. AAko kideek 2 zenbakia tatuatuta eramaten dute. Mugaldeko hiri horretan egunero sei eta hamar pertsona artean hiltzen dituzte drogarekin lotutako talde kriminalek.

Argazkia eta testua: Jair Cabrera

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.