Larunbatean 80.000 pertsona atera ziren kalera Bilbo eta Baionako kaleetan euskal preso politikoen eskubideen alde. “Hau giza eskubide kontu bat da, horregatik gaude hemen”, zioen Elkarrekin Podemoseko ordezkariak manifestazioaren atarian. Orain koalizioak bost ministro ditu Espainiako Gobernuan. Madrilgo aire berriari begira jarri zen Bilbo: “Orain da unea!”. Ez litzateke gutxi Madrilek orain arte Parisek egindako urratsak errepikatuko balitu 2020an. Iragandako hau da senideek bisitarik egiten ez duten urteko asteburu bakarra: “Hemen hartzen dugu urte osorako indarra”. Hala bizi dira, buruan maitea eta errepidea, herritarren igurtzia bihotzean eta “esperantzara kondenatuak”.
Argazkia: Dani Blanco
Testua: Xabier Letona