Zenbat eta beldur handiagoa izan zure bizitzagatik, orduan eta estuago besarkatzen dituzu Estatua eta haren esanak. Inork ez du bere burua ikusi nahi, “guztion” osasuna eta segurtasuna kaltetzen ari denaren paperean. Eta joko maltzur horretan ahots arauzaleena, zorrotzena, zigorzaleena gailentzen da, arrazoia edo enpatiaren gainetik. Madrilgo palazio batetik pentsatu eta idatzitakoa arau apurtezin bilakatu zaigu. Berdin dio norberaren kultura, bizitza soziala, egoera ekonomikoa, herria edo bizitokiaren ezaugarriak… Araua, bat eta bakarra. Men egiten ez badiozu, jarriko dizuten isuna bezalakoxea. Kalean uniformea jantzita edo balkoian gandorra aterata, “aitatxoak” ugaltzen ari diren garai surrealista hauetan, aginte bertikala naturalizatu zaigu. Areago, autonomia edo independentzia aldarrikatzen dutenen babesarekin ere.
Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez
Arauak betetzen ditugu “Aitatxok” autoan segurtasun uhala lotuta eramateko esaten digunean, edo mozkortuta ez dela gidatu behar, baina esango ez balu ere egingo genuke, bizirik egon nahi dugulako eta inoren bizitza arriskuan ez dugulako jarri nahi. Berdin zaigu norena den aitatxo hori.
Ez, ez zaigu berdin. Askok ez dugu “aitatxo”ren beharrik gauzak behar bezala egiteko. Beste kontua da, egoera lagun dutela “aitatxo”, “aitama pontekoen” … presentzia erabatekoa izatea, eta medioetatik heroiak direla behin ta berriz errepikatzen bada… sinistu eta guzti egiten dutela. Ez zuten esan ba, gerra batean sartuta ginela… Utikan horrenbete “aitatxo” bokazionala, uniformedunak, eta baita balkoi-leihoetatik aritzen direzenak ere.
Bai noski, ez baitakigu bereizten polizia eta medikua. Telebistak berdinak direla esan digu, eta denok galdu dugu kriterioa, eta erori gara tranpan…
Eta noski, edozerk balio ez duela esatean ertzain bihurtzen gaitu segituan egoerak. Norbaiti ergelkeriak egiten ari dela esatean nazi bihurtu gara. Noski, ez zaio inor hil, eta ez du ulertzen zergatik larritasuna…
Utikan balkoiko polizia, eta utikan besteok baino gehiago direlakoan denok arriskuan jarri gaituztenak.
Gutariko batzuk ezberdintzen dute, primeran gainera, polizia dena eta ez denaren artean. Bata obeditu (badaezpadan ere…), eta besteari (ni bezalakoa denez, ze arraio! pepelerdo hori ni baino gutxiagoa da, eskaxa tipua!) errierta egin.
Denak balio du? Denok arriskuan jarri? Neurosia librea da, bai jauna/anderea. Eta beldurrak asko saltzen du…