Maiatzaren 11n Ipar Euskal Herriko eta Frantziako Estatuko haurrek eskolara itzultzeko aukera izan dute. Edo hobe esanda, behin eskola izan zenaren antza duen leku ezberdin batera. Haurrak laborategi batean baleude bezala, maskaratutako jendez inguratuta, mugimendua murriztuta, mugen zerrenda luzea eta, garrantzitsuena, harremanak erabat baldintzatuta. Bai, matematikak ikas daitezke horrelako eskola batean, baina hori al da eskolaren helburua? Ala helduon beldurrak barreiatzeko eremuak izango dira? Argazkia: Lille alboko Tourcoing herriko haur hezkuntzako eskolan.
Argazkia: Lionel Top
Testua: Axier Lopez