Enegarrena

Independentzia prozesuaren aurkako auziagatik preso dauden bederatzi politiko katalanek hirugarren gradua lortu arren, helburua “jazarpena behin betiko amaitzea” dela adierazi du Jordi Cuixartek –irudian– kalea zapaltzean. Arrazoi faltan ez zen. Egun bat lehenago jakitera eman zen Kataluniako Parlamentuko presidente Roger Torrent eta CUPeko diputatu ohi Anna Gabrielen mugikorrak espiatu zituela Espainiako Gobernuak. Arerio politikoa eta ordezkatzen dituzten herritarren asmoak suntsitzeko, Espainiako estolderiak ez dio inoiz uko egin lege barru zein kanpoko amarru guztiak erabiltzeari. Kate luzearen enegarren adibidea.

Argazkia: La República
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.