Mexikoko Ayotzinapan desagerrarazitako ikasleetako baten gorpua aurkitu dute, Enrique Peña Nieto eskuindarraren gobernuaren bertsioa gezurtatuz. 2014ko irailaren 26an udaltzainek 43 gazte atxilotu eta Guerreros Unidos talde kriminaleko kideei entregatu zizkieten. Horiek hil eta gorpuak erraustu zituzten zabortegi batean, bertsio ofizialaren arabera. Gorpua zabortegitik urrun aurkitu dute ordea. Gurasoek etengabe bilatu dituzte sei urteotan, eta Mexiko osoan protesta egiteari ez diote utzi. Hala jarraituko dute bi gauza hauetako bat gertatu arte: seme-alabak bizirik aurkitzea edo zientifikoki erailak izan zirela frogatzea.
Argazkia: Jose Mendez
Testua: Axier Lopez