Duela 10 urte Guatemala, Honduras, Brasil eta beste zenbait herrialdetako 72 migratzaile hil zituzten torturatuta Mexikoko San Fernandon. Euskal Herrian errefuxiatuen Europako Karabanak gogoan izan ditu igandean, bortxaz desagerrarazitakoen nazioarteko egunean. Munduko mugalde eta itsaso askok ezleku izaten jarraitzen dutelako bizitza hobe baten xerka sorterria utzi behar izan dutenentzat. Irudian: Banksy-ren margo eta diruak ezagun egindako Louise Michel (XIX. mendeko anarkista eta feminista frantsesaren omenez) itsasontzia, egunotan 89 lagun Mediterraneoko uretatik atera dituena.
Argazkia: Louise Michel
Testua: Axier Lopez