Antifaxismoaren garaipen historikoa, bost urteko epaiketaren ondoren. Egunsenti Urrekarako buru Nikolaos Michaloliakos eta alderdi neonaziko 67 kide gehiago zigortu dituzte. Greziako parlamentuko hirugarren indarra izan zen alderdia, ofizialki, erakunde kriminala da egun. Epaiketa berean Egunsenti Urrekarako jarraitzaile Giorgos Roupakias zigortu dute 34 urteko Pavlos Fyssas “Killah P” rap abeslaria hiltzeagatik. Irudian: “Lortu duk, Pavlos!” adierazi du bere ama Magda Fyssak epaia jakin berritan, pozarren.
Argazkia: A. Konstatinidis
Testua: Axier Lopez