Urriaren 12a igaro da. Hispanitatea, arraza eta garai bateko loriaren eguna batzuentzat, erresistentziaren eta dekolonitatearen lehen eguna beste batzuontzat. Garai horretako protagonista batzuekin lotuta, espazio publikoan zenbait ekintza egin dira Euskal Herrian. Horietako bat Migratuen Nafarroako Mugimenduak egindakoa da: Iruñean Armendaritz eta Urtsua euskal kolonizatzaileen kaleak berrizendatu ditu. Bati Goree Irla izena eman diote, 300 urtez esklaboen merkatu handia izan zena ahanzturan geratu ez dadin. Estatuak eraitsi edo kaleen izena ezabatzean, helburua ez baita historia ezabatzea edo ezkutatzea. Inork ezin baitu aldatu milaka euskaldunek (gehienak anonimo) gorputzen desjabetzearekin egin dutela aurrera itsasoetan barrena, kapitalismoaren sorreraren historian protagonista izan direla. Ez. Memoria da jopuntua. Oraina aldarazteko akuilu den memoria.
Argazkia: Ekinklik kolektiboa
Testua: Axier Lopez