Jarraipena

Amerika, europarren konkista, inperialismoa eta genozidioa kate bereko begiak dira. Baina, sarri, jatorrizko herrien egiazko hondamena gertatu zen konkistatzaileengandik askatu eta gero. Patagoniatik Kanadaraino gertatu da, Amerikako estatu ustez independente horiek garatu dituzte jatorrizko amerikarren aurkako politika genozidak. 500 urte eta gero, oraindik orain, ezin sendaturik darrai kolonialismoaren jarraipenak. Igaro den astean 751 hilobi aurkitu dituzte Kanadan barnetegi batean. 1863 eta 1998 artean, 150.000 adingabe indigena baino gehiago etxetik aterarazi, eta basatiak zibilizatzeko 139 “ikastetxe” horietan sartu zituzten.

Argazkia: B. Nelms / CBC
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.