Gazteek gazteentzat sortutako lekuetan gazteak elkartzea ez. Hobe kalean, Hazparnen edo Iruñean kasu. Eta horretan tematuz gero, botere helduaren “besarkada” jasoko duzu kanporatzeko. Eta behin kalean, helduek alde bakartasunez ezarritako arauak hautsiz gero –Donostian, Elorrion, Plentzian edo munduaren beste hamaika tokitan– borrak, foam, ziega eta isunak. Ezkerrak “Ertzaintzari astebururo laguntza” eskatzen dio, astebururo gazteak jipoitzeko eskuinak errazago agindu diezaion Poliziari. Krisian da bizimodu kapitalista, baina muinari heldu beharrean, sintomak nahiago ditugu haizatu, eta pagaburu berriak sortu. Helduek etsai abstraktu komuna edukitzeak beti gozagarriago bilakatzen baitu gurasoen mundu aldrebes hau. Irudian, Arrotxapeako Gaztetxearen desalojoa.
Argazkia: Unai Beroiz
Testua: Axier Lopez