Ekidistantzia

“Oinarrizko eskubideen sistema eta erakunde demokratikoak babesteko borrokaren aitzindari izan dira Estatuko Segurtasun Indarrak”, esan du berriki Eusko Jaurlaritzak. Beste txosten batean Urkulluren gobernuak aitortu eta frogatu zuen “segurtasun” indar horiek beraiek lau mila euskal herritar torturatu dituztela. Kontraesana dirudi, baina ez. Unean uneko interes politikoen arabera, batzuen eta besteen belarriak gozatu ditu Jaurlaritzak eta, beste ezeren gainetik, bere ardura oro zuritu. Egia, aitortza, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermea txostenetan oso polit agertzen diren hitzak dira. Berbak besterik ez. Irudian, “5.667” euskal herritar torturatu izanaren arduradun politikoen eta polizia, guardia zibil eta ertzain torturatzaileen inpunitatea salatu du Sortuk Gasteizen.

Argazkia: Endika Portillo | Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.