“Joan den mendean Europako erregimen totalitarioei aurre egin zietenentzat klandestinoak izan ziren Europako barne-mugak, eta orain berriz Europar Batasuneko migrazio, ekonomia eta merkataritza politikak sufritzen dituztenentzat”. Mugak Zabalduz karabanako kideek diotena hala ez balitz, normaltzat hartu behar al genuke milaka kilometrotara jaio, hazi eta hezi den pertsona bat, familia eta lagunak atzean utzita, nola edo hala Afrika iparralde guztia zeharkatu, Marokoko eta Espainiako mugazain eta hesi hiltzaileen mehatxuari iskin egin, penintsula alderik alde ezkutuan ibili, eta azkenean, hemen, Euskal Herriko ibai batean itota hiltzea? 25 urte bete berria zen Abderraman Bas ginearra izan da azkena. Bederatzigarrena urtebetean. Irudian, karabanak Irundik ekin dio Alpeetara eramango duen bidea, EBren migrazio-politikak alda ditzaten eskatzeko.
Argazkia: Aritz Loiola / Foku
Testua: Axier Lopez