Oso beroa izan zen Gerra Hotzaren garaian, militarismoa bihurtu zen arau berria, atzerriko inbasioen eta NATOren hedapenaren bidez. Orain revival-ak bizi gaituela dirudi. NATOri paparra puztu diote, eta eskuinaz gain, Mendebaldeko ezker parlamentarioa ere “defentsarako” aurrekontuak handitzeko prest agertu da, murrizketa sozialen garaiotan arma gehiago ekoitzi eta erostea lehentasun hartuta. Baina kezkagarriena ez dator goitik. Herritarren artean ere arazo sakonen aurrean neurri errepresibo edota bortitzak erabiltzea zabaldu eta normaldu egin da, pandemiak eta Ukrainako gerrak gordin erakutsi bezala. Politikoki zuzena da esatea gatazkak konpontzeko indarkeria orori uko egitea, baina praktikan eguneroko errezeta dugu. Irudian, ume bat Kalashnikov batekin tiro egiten, San Petersburgoko (Errusia) kalean militarren erakustaldi batean.
Argazkia: Dmitri Lovetsky / AP
Testua: Axier Lopez