Aurrerabidea

Hauteskundeak aurreratu ahala hondeamakinak eta kaskodun gizonak harri azpitik ateratzen dira. Ateratzen dituzte, hobe esanda. Obrak egitea, herritarren hobe beharrez zerbait egin izanaren pareko zerbait omen da. Garapena. Hauteskundeak irabazteko ezinbestekoa, antza. Mundu osoan errepikatzen den logika horrek ez du etenik, bizi gaituen krisi anizkoitzak kontrako norabidea erakutsi arren. Handitasun desarrollista horren adibideetako bat da Mexikoko “Tren Maya”, gobernuaren eta herri mugimenduen arteko talka handia ekarri duen 1.523 kilometroko trenbidea.

Argazkia: Eduardo Verdugo – AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.