Nazio Batuen arabera, 18 milioi pertsona “muturreko gosetea sufritzear” dira Sahelen –Saharako basamortuaren hegoaldeko eskualde zabala–. Zonalde horietako bat Burkina Faso da. Ez da herrialde pobrea, pobretua baizik. Soilik urrez, Burkinak 2.000 milioi dolar saltzen ditu urtean, baina sarrera gehienak Europa, Kanada eta Australiako meatze-multinazionalek bereganatzen dituzte. Burkina Fasok, Malik bezala, Mendebaldeko Afrikako CFA frankoa erabiltzen du. Moneta kolonial horren erreserbak Frantziako Bankuan daude, eta hortik dute moneta-politika kudeatzen. Burkina Fason bi estatu kolpe izan dira aurten, eta Mendebaldetik ikusten ditugu Afrika basatiaren enegarren pasarte biolentotzat. XIX. mende amaieran europarren kolonizazio militarrarekin hasitakoak, militarren gobernuekin du jarraipena XXI. mendean. Urrea inportatzen “dugu”, eta bortizkeria esportatu.
Argazkia: Ibrahim Traoré militar eta presidente kolpista, Thomas Sankara agintari iraultzailearen hilketaren –Frantziak sustatutakoa– 35. urteurreneko ekitaldietan. O. De Maismont / Getty Images
Testua: Axier Lopez