Galtzaileak

Hilaren 19an mobilizazio erraldoia izan da Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatu osoan. Emmanuele Macronen gobernuak erretiro hartzeko adina 62 urtetik 64ra atzeratu eta kotizazio-aldi osoa 43 urtean ezarri nahi duelako. Gobernuak dio erreformak “ez duela galtzailerik eragingo”. Halaxe mintzo dira hurrengo goizean ez direlako ohetik jaikiko aldamio batera euripean igotzeko. Agurerik zaindu behar ez dutelako esklabotzatik gertuko baldintzetan 24/7. Ez dutelako zortzi orduz zutik egon behar produktuak kutxa erregistratzailetik pasatzean sortzen duen txistu hotsa burmuinean iltzatu bitartean. Horiek ez dute jubilazioan pentsatzen. Irabazle sentitzen direlako. Gehiengoaren kontura.

Irudian, gazte bat Parisko Nazioaren Plazako estatuan “Soldatak igo, ez erretiro adina” dioen kartel batekin. Sarah Meyssonnier / Reuters

Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.