Moda alfer klasearen denbora-pasa izatetik erabat zeharkako fenomenoa izatera pasa da. Gehienontzat Fast Fashiona eskaintzen du arroparen industriak. Aldian aldiko ustezko joeren arabera milioika jantzi sortu eta merkaturatzen dituzte, armairua etengabe aldatzeko beharrak akuilatuta. Hau guztia sistema kolonialari esker. Bangladesh, India, Kanbodia edota Indonesiako langile ultraesplotatuek iparraldeko langile prekarizatuentzat arropa “merkea” sortzen dute. Baina sistema global horretan, pasarela bizirik da, sistema plutokrata zurrunaren babesleku. Desjabetze kulturala, handikeria, nabarmenkeria, zuritasuna, argaltasuna eta aberastasunak ezaugarrituta. Nolabait gogorarazi behar dutelako, badela txarrantxa-hesi ikusezin bat, klasedun jendea eta jendilajea banatzen dituena. Irudian, pasa den astean antolatutako Paris Fashion Week-eko desfile bat. Peter White / Getty Images
Testua: Axier Lopez