Bizitza hobe baten bila, milaka kilometro egin eta itsasotik datozen pertsonei ke boteak eta gomazko pilotak jaurtitzen ematen zaie ongietorria Espainiako Estatuan. Zure taldearen partiduaren ostean, tabernan lagunartean zaudela, funtzionario batek tiroka zu hiltzea erabakitzen badu, Euskal Herrian lanpostu berean jarraituko du, normaltasunez. Horregatik, hamar urteko borrokaren ostean, greba batean begia kendu zioten Aingeru Zudairek lortutakoa mugarri da kolore guztietako poliziek mutilatu dituzten euskal herritarren zerrenda luze eta osagabearentzat, eta batez ere indarrean den polizia eredu militar, opakoa eta korporatibista eraldatzen hasteko. Gomaz, foamez, berunez, elektrodoen bitartez… estatuaren indarkeriaren osagaia gutxienekoa da Polizia eta inpunitatea txanpon beraren bi aldeak izaten jarraituz gero.
Argazkia: Iñigo Uriz / Foku
Testua: Axier Lopez