Ez da film bateko errodajea. Ezta XV. mendeko irudia ere. Hitzez justifikatu ezin denak fikzioa, epika eta flashen distira behar ditu. Areago, helburua bada gutxiengo absolutua gehiengoaren bizkar bizitzen eta agintzen jarraitzea. Munduko ikur kolonialik ezagunenak aldatu du koroaren azpiko burua. Ingalaterrak eta haren menpeko lurraldeek –Gales, Eskozia eta Irlandaz gain, munduan barrena beste 14 herrialde ere bai– inork aukeratu ez duen agintari goren berria dute. Protestarako pizgarri dena espektakulu gisa saldu digute Euskal Herriko hedabide ez independenteek. Oroitu ez dezagun, akaso, hego euskal herritarrok ere ez garela herritar, okupatzailearen jopu baizik.
Argazkia: Reuters
Testua: Axier Lopez