Ezker-eskuin

COVID-19aren pandemia aitzakia ezin hobea izan zen Trumpen gobernuarentzat AEBetara bizitza hobearen bila joandako pertsona askori sarrera are gehiago oztopatzeko. Title 42 deitu zion lege/debeku multzo horri. Trump joan zen, Biden iritsi zen, baina legea geratu egin zen. Areago, igandean, AEBetako Segurtasun Nazionaleko idazkariaren hitzetan, Mexikoko mugatik sartzen saiatu diren pertsonen kopurua %50 jaitsi da, Title 42-ko murrizketak hilaren 11n bertan behera geratu eta Joe Bidenen gobernuak “immigrazio politika gogorragoa” ezarri ostean. Iragarri dutenez, astebetean 11.000 pertsona baino gehiago deportatu edo itzularazi dituzte Mexikora eta beste 30 herrialde baino gehiagora. Hauteskundeetan ezker eta eskuin gisa agertzen dira, egiatan, txanpon beraren bi aldeak direnak.

Argazkia: Migratzaileek utzitako objektuak Rio Grande ibaian txarrantxaz jositako mugan. F. Llano – AP
Testua: Axier Lopez

 

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.