Frantziako Estatuan bata bestearen atzetik ari dira pizten protestak. Horietako asko, proiektu txikitzaileen aurkakoa da. Energia krisiaren aitzakian eta Europako Next Generation funtsek hauspotuta, “planeta salbatzeko” ingurune naturalak (ere) porlanez betetzen jarraitu nahi dute. Proiektu faraonikoetan faraonikoena ezaguna zaigu: AHT. Euskal Herrian, Frantzian, Suitzan edo Italian, hamarkadak eta gero “estrategikoa” izaten darrai mendiak zulatzen jarraitzeak. Nola ulertu bestela Lyon eta Turin lotu nahi dituen trenbidearen kasua? Ehunka kilometrotan zulaketak egin behar dituzte Alpeak zeharkatzeko. Tartean, 58 kilometroko tunel bat. 26.000 milioi euro publikoren truke.
Argazkia: Savoian, asteburuan milaka lagunek protesta egin dute AHTren aurka “mendia matxinatu da” edo “denok gara ekoterroristak” lelopean. Nicolas Liponne / Hans Lucas
Testua: Axier Lopez