Dokumental bat zentsuratzen saiatu dira, ikusi ere egin gabe. Ez dute behar. Jomugan dute Espainiako nazionalismoak bakartzat ezarri duen kontakizunetik aldendu daitekeen guztia, nahiz eta Évoleren lana ez izan horrelakoa. Irabazle sentitzen direlako egiten dute, irabazle txarren modura eta haien komisaldegietako elektrodoak oraindik bero egonda. “Zerk bultzatu zituen milaka euskal herritar 50 urtez armak hartzera, jakinik horien etorkizun ia ziurra tortura, kartzela, erbestea edota heriotza izango zela?”. Horren moduko galderak interesgarriagoak dira, baita periodistikoki ere, baina erabaki dute erantzunak bilatzea ez dela egokia Espainiako gizartean. Jardun politikoagatik pertsonak atxilotzen –Zelaia eta Barbado kasu– jarraitzen duen estatuan helburua ez baita bestea ulertzea, azpiratzea baizik.
Argazkia: Filmaren aurkako pertsona batzuk Zinemaldiko estreinaldian. Jon Urbe / Foku
Testua: Axier Lopez