Zipaioak

Inork bozkatu eta aukeratu ez duen pertsona bat europarren izenean mintzo da palestinarren lurren gainean Israelek bortxaz osatutako kolonia batean. Mila ume baino gehiago, momentuz, hiltzeko txeke zuria eskaini dio gure izenean. Arrazoia sinplea da: AEBei eta Europako bere txotxongiloari errentagarri egiten zaie Israel. Beasaingo CAFi Jerusalemgo bere tranbia xenofobo eta koloniala bezalaxe. Apartheidaren konplize egiten gaitu Europako potentziek Israelekiko duten politika zipaioak. Ekidistantziak, indiferentziak, bakerako deiak edo ustezko negozioak ez gaituzte hortaz salbatzen. “Europarrok” Israeli emandako “existitzeko” eskubideak palestinarren suntsipena dakarrelako.

Argazkia: Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen, Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsolarekin batera, Gazatik gertu dagoen Kfar Aza kolonian / Europako Batzordea
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.