Microsoftek zentsuratu egin ditu bere langileen artean Palestinari eta Israeli buruz izandako eztabaidak. Twitter/X-ko buru Elon Musk estatuburu gisa hartu dute Israelen, eta bere Starlink satelite bidezko komunikazio sarearen kontrola Gazan Netanyahuren gobernuari eman dio. Metak (Facebook-Instagram) langileen palestinarren aldeko barne mezuak ezabatu ditu. Eta Google nabarmentzen ari da Nimbus proiektuagatik: 1.200 milioi dolarreko kontratua Israelgo Gobernuarekin, 2021eko uztailean indarrean sartu zena zazpi urterako. Horren bidez, Googlek eta Amazonek gobernu eta armada sionistari adimen artifizialeko (besteak beste, aurpegi-ezagutza) eta hodeiko (Google Cloud) zerbitzuak eskaintzen dizkiete.
Teknologia kapitalista eta haren sortzaile multinazionalak ez dira neutralak. Ez dezagun guk ere haiekin neutral jokatu.
Argazkia: Googlek Israelekin duen kontratuaren aurkako protesta, AEBetako San Frantziskon multinazionalak duen egoitza nagusiaren aurrean. Santiago Mejia-AP
Testua: Axier Lopez