Ohiturak bizi gaitu bizitzaren ia esparru guztietan. Gure aurrekoek egindakoak nondik gatozen ikusteko balio du eta, aldian-aldian kritikoki aztertuz gero, etorkizun hobea lortzeko pistak eskaintzen dizkigu. Tradizioa baliogarria da, baina ez edozein preziotan, are gutxiago sufrimendua eta bizidunen ‘kosifikazioa’ oinarri hartuta. Gizakiaz besteko gainerako animaliak ez dira gure entretenimendurako jaio eta bizi. Gure burua eta gainerako guztiena atxilotzen duen animalia bakarra izaten jarraitzen dugu, eta mota honetako festa herrikoiek anomalia hori normalizatzen eta betikotzen laguntzen dute.
Argazkia: Donostiako San Tomas eguneko “izar” nagusia, hesituta, erakusgai. Linas Korta
Testua: Axier Lopez