“Erakutsi duzu enpresa baten garapena eta giza garapena ez direla kontrajarriak”, esan dio Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Andrés Arizkorretari, jakitun izanik bere multinazionalaren tren eta tranbien truke CAFek gauza bakarra eskatzen duela: dirua. “Euskadira” sosak ekarriz gero, hemendik kanpo enpresaren jardunak eragiten duena bost axola. “Gu” lehenak gara munduan, Palestinan hirugarrenak. Matematika kontua da. Baina zorionez euskal kapitalismoaren mentalitate kolonialaren lotsak ezin dituzte ezpata dantzek, ekitaldi arranditsuek eta urrezko dominen distirak ezkutarazi. Gizakien bazterketa eta zapalketa sistematikoarekin negozio itzela egin eta Ekialde Hurbilean faxismoa betikotzen laguntzen ari den enpresaburuei alfonbra gorria jarri diete agintariek herritarren izenean. Genozidioa geldiarazteko kalera atera diren herritarrei Ertzaintzaren kolpeak eskaini dizkie “pertsonen ongizatea” helburu ei duen gobernuak.
Argazkia: Andoni Canellada / Foku
Testua: Axier Lopez