Ikusgaitz

Etxerik gabe bizitzea imajinatu ezinezko eguneroko bizimodua da etxedunontzat. Eta agian, hain zuzen ere horregatik, ez ikusiarena egiten diegu eta erdigunetik ahalik eta urrunen botata, parean topatuko ez ditugulakoan. Oinarrizko bizi-baldintzak bermatzen ez dituen sistema ankerraren alderik zatarrena ispilu txarra da gainerakoon lasaitasunerako. Baina begiak ixteak ez du ingurunea aldatzen. 60 urteko gizonezko bat hilik topatu dute Iruñean, ohetzat zeukan bankuan etzanda. Argazkia Donostiakoa da, 300 bat lagunek gau eta egun kalea bizitoki duten postaleko hirikoa.

Argazkia: Jon Urbe / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.