Donald Trumpek ia irabazita dauka hautagai izateko lasterketa Alderdi Errepublikanoan. 77 urteko aberaskumea errudun jo berri dute E. Jean Carroll idazleari sexu abusuak egin eta difamatzeagatik , eta 83,3 milioi dolarreko kalte-ordaina ordaindu beharko dio. Horrez gain, 91 kargu penali egin behar die aurre, baina zigortuz gero haren jarraitzaileen %60k baino gehiagok dio bera babesten jarraituko lukeela. Establishment-aren ustelkeriak, AEBen gainbehera geoestrategikoak munduan, hedabideen sinesgarritasunaren hondoratzeak, pobreziaren eta langabeziaren hazkunde esponentzialak hauspotzen jarraitzen dituzte supremazismo zuria, arrazismo estrukturala, abortuaren aurkako taldeak, fanatismo erlijiosoa, heteroaraua edota politikaren banalizazioa, non eta Mendebaldeko demokraziaren ustezko ‘itsasargian’. Eta bestela, plana ez bada ondo ateratzen, beti geratuko da indarkeriaren karta, oso litekeena dena epaitegiek Trump hautagai izateko desgaituko balute.
Argazkia: Trumpen jarraitzaile bat haren ekitaldi batean. Patrick Fallon – AFP
Testua: Axier Lopez