Kein Mensch ist illegal

Marihuanaren kontsumoa –gozamenerako– legeztatu duen Europako herrialderik handiena bilakatu da Alemania. Oso eztabaidatua izan den lege berriaren lehen neurriari jarraiki, 18 urtetik gorako alemaniarrek kalean 25 gramo kalamu aldean eraman eta erre ditzakete eta etxean hiru landare hazi. Herbehereak, Malta eta Luxenburgok aurretik jorratutako bideari bultzada handia eman dio Europar Batasuneko lehen potentziak eta errepresioaren bidetik aldentzera ausartzen ez diren gobernuei bidea erraztu. Droga on eta txarren arteko dikotomia antzua, narkotrafiko eta mafien oinarri, pitzatzen ari da gutxika-gutxika. Eta munduan eta Euskal Herrian gehien kontsumitzen den legez kanpokotzat jotako landarea da horren aurrekaria.

Argazkia: John M. / AFP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.