Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola (ITP Aero); Andrés Sendagorta (SENER). Argazki esanguratsua da, ez baita ohikoa. Heriotzaren merkatariak harro agertzen dira, egungo klima gerrazale eta militaristan herritarron ongizatearen defentsaren berme gisa azaldu daitezkeelakoan. “Ezkerreko” gobernua harro, baina lotsatuta. Gehitxo ez ote den: argazkia egin bai, baina ez dute zabaltzeko lanik hartu eta hedabide gehienek ez dute jaso. Herritarron esku dago eldarnio militarista salatu eta harrotuta dabiltzanak lotsagorritzea, Gazako edo Ukrainako gorpuekin zein gure beldurrekin negozioa egiteagatik.

Argazkia: Pool Moncloa / José Manuel Álvarez
Testua: Zigor Olabarria Oleaga

View All

One Comment

  1. Aizue, fabrikazioa ez da delitua, ze gero bakoitzak erabaki dezake beraren erabilera librea…nik adibidez fentaniloa tonaka ekoizten dut pabiloi batean, eta ez zait burura etortzen ere aberats egiten nauen produktu horren erabileraren ardura izatea…argi dago denok garela geure buruaren jabe, manipulaezinak, guztiz libreak, asmo onekoak, maitasunezko egintzak helburu,…erabilera ez egokiekin kontzientziaren pisua badatorkigu, ez da gure errua, eta gainera, erlijio konfesional mesianiko militarrek barkatuko gaituzte. Beraz, poz-pozik itzultzen gara jainkotasunezko gure giza-xedera, hau da, gehiegizko populazio txiroen erregulazio etnikora, eta kolkoa bete diru. Zer gehiago desira lezake egungo neogizaki libre batek ez bada paradixu hau..?? 😏

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.