Hinteligentzia

Pedro Sánchezek demokrazia burgesaren egiazko aurpegiaren laztanak gertutik ezagutu dituen aste berean, berezkoa duen antzezle sena galdu barik, bere gobernuko gerra buru Margarita Roblesek esan du gastu militarra handitzea bakearen alde jardutea dela. Gernika bonbardatu zuten 67. urteurrena ate joka zela, Espainiako militarrentzat jostailu hilgarri gehiago erosteko 1.130 milioi eurotan handitu du “defentsa” aurrekontua “ezkerreko” gobernuak. Gerraren kulturak bizi gaitu, eta haren gorazarrerako museo biziak ditugu etxebizitza artean. Argentinako eta Paraguaiko zenbait zonalde konkistatu eta kolonizatu zituen euskal herritarraren omenezko kalean dagoen Bilboko Iralako kuartela kasu. Auzokideei lapurtutako 6.500 metro koadro, hinteligentzia militarra betikotzeko.

Argazkia: Oskar Matxin Edesa / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.