Palestinarrei erakutsitako mespretxuak, okupatzaileari dirutza eta armak emateak, eta sionisten interesak babesteko NBEan beto eskubidea etengabe erabiltzeak sumina piztu du AEBetako langile klasearen artean, gazteenen artean nagusiki. 140 bat unibertsitatetan mugarik gabeko kanpaldiak antolatu dituzte boikota sustatzeko. Milaka lagunek gorputza jarri dute sarraskiaren aurrean eta ehunka zauritu eta 2.700 lagun baino gehiago atxilotu dituzte demokraten aginduz. Olatu hori kontinente honetara ere iritsi da, hemen ere gehiengo handi batek genozidioa arbuiatzen duelako. Baina bertako goi-klase politikoak Genocide Joek jarritako musikarekin dantzan darrai, asteburu honetan bere burua apolitikotzat saltzen duen Eurovisioneko fartsan erakutsi gisan.
Argazkia: George Washington unibertsitateko kanpaldia hilabete hasieran. Kent N. / Getty Images
Testua: Axier Lopez