444.100

153.600 euroko zigorra jarri diete Aske antolakundeko 128 kideri preso politikoen aldeko elkartasun ibilaldi bat egiteagatik. 290.500 eurokoa Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen espetxeratzearen aurka protesta egiteagatik. Neurriz kanpoko zigor hauen bitartez, gazte antolatuak jo-puntuan jarri ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Sailak, zer eta Mozal Legea ezten hartuta. Espainiako Estatuan mende honetan kontrakotasun handiena eragin zuen lege hori “injustua izateagatik” Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen ez zuela aplikatuko. Hori esan eta hurrengo egunetik aurrera masiboki erabili dute gaur arte. Polizia sindikatu ultraeskuindarrek eta PPk salbu, alderdi eta eragile guztiek kontra zeudela zioten. Baina errealitatea da, siglak sigla, agintean dagoenak ez diola uko egin disidentzia politiko oro itotzeko “gozoki” horri. Eta gauzak horrela, uztailean bederatzi urte beteko ditu mozalak indarrean.

Argazkia: Raul Bogajo – Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.