Informazio eskubidea eta letra larriz idatzitako kazetaritza defendatzen ditugun guztiok WikiLeaksen sortzailearen askatasuna ospatu berri dugu. 14 urteko kalbario judizialaren ondoren, bere burua erruduntzat jo behar izan du estradizioa saihesteko. Argi esan behar da: Julian Assangeri bizitza izorratu diote kazetaritza egiteagatik. “Mendebaldearen segurtasunaren” izenean difamatu, jazarri, giltzapetu eta torturatu dute. WikiLeaksen filtrazioek munduari erakutsi zizkioten Afganistango eta Irakeko inbasioetan Mendebaldeak egindako ankerkeria kontaezinak. “Bekatua” interes publikoko gaiak argitaratzea izan zen, kosta ahala kosta botereak nahita ezkutatutakoaren gainean argia jartzea. Inork ez luke minutu bat bera ere espetxean igaro behar informazioa publikatzeagatik. Horregatik Pablo Gonzálezek ere libre egon behar du, jada.
Argazkia: M. Tsikas/EFE/EPA
Testua: Axier Lopez