Azken urteotako hauteskundeetan Mendebaldeko ezkerreko jendeak ez du ospatzeko arrazoi askorik izan. Guztiz bestelakoak, bai ordea. Gominadun ultraeskuina harrotuta dago eta Europako bigarren potentzia nagusiaren jabe egitea mugarri garrantzitsua izango zen, langile klasearen kalterako. Bere burua zatitzen historikoki iaioagoa da ezkerra, baina Fronte Herritar Berria osatu izanak nahikoa ilusioa piztu du, askorentzat galduta zegoena lortzeko. Le Pen eta Bardellaren eskuin muturrari ezker muturrekoa eman diote, eta bide batez, baita Macronen eskuinari ere. Orain dator zailena: zerbaiten kontra elkartzetik, zerbait berriaren eraikuntzan aritzera, baita gobernutik ere. François Ruffinek esan bezala, azken aukera da.
Argazkia: Hauteskundeen emaitzen ospakizuna Parisko Errepublikaren Plazan. Erdigunean “Gazteek fatxak haserrarazten dituzte” dioen kartela. Milla Morisson
Testua: Axier Lopez