The Boys

Ordu batzuk baino ez dira igaro eta argazki hau ia mundu osoan ezaguna da. Trump odoletan, ukabila gora, jarraitzaileei begira, garrasi batean, atzean AEBetako bandera duela. Zentimetro gutxirengatik bizitza salbatu ei du. The Boys telesaileko gidoilariek ez zuten hobeto egingo. Berriki zigor penala ezarri dioten aberaskumea, orain martiria da. Eskuin muturra ospatzen ari da bere txapelduna heroi bihurtu izana. Komunikazio eta propaganda adituek lan eskerga izanen dute argazki honek hauteskundeetan izango duen eragina aletzeko. Denborak esango du. Baina show politikoaz haratago, ez dugu ahaztu behar gaitz endemiko baten adierazpena dela: Mendebaldearen ustezko erreferentea indarkeriaren epidemia batek jota dago, armagintza-industria ahalguztiduna eta kontrolik gabeko arma-jabetza masiboa motor nagusi direla.

Argazkia: Evan Vucci / AP
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.