Merkatua da, lagun

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak etxebizitza duina izateko eskubidea aitortzen du, bizi-maila egokia izateko eskubidearen parte gisa. Antzeko terminoetan mintzo da Hego Euskal Herrian inposaturiko Konstituzioa ere bai. Baina, letra txikiak, hain txikia ezen ezin den irakurri, eskubideari gehitu dio ondokoa: “…baldin eta dirutza baduzu”. Ezin hobekien laburbildu zuen “sozialista” batek, ustelkeriagatik inputatuta dagoen Espainiako ministro ohi batek: “Etxebizitza eskubidea da, baina baita merkatuaren salgaia ere”. Prezio neurrigabeak, merkatu ultraliberalizatua, lur publikoaren pribatizazioa, espekulazioa, banku eta funts putreak, lan prekarioak, turismo masiboa, etxegabetzeak –2013tik 2024ko irailera bitartean, gutxienez 11.091 izan dira EAEn, haien arrazoi nagusia izanik “alokairua ezin ordaintzea”–… eta horri guztiari aurre egiteko gobernuak 250 euroko bonu bat ematen dizu. Etxebizitzaren bueltan elkartzen dira bizi gaituen eredu ekonomikoaren ezaugarri ia guztiak. Beraz, galdera da, egoera hobetzerik ba al da eredu ekonomiko eta politikoa eraldatu gabe?

Argazkia: Etxebizitzak negozioa izateri utz diezaion eskatzeko manifestazio jendetsua zapatuan, Bilbon. Aritz Loiola / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.